Heldu da Garaia

E.T.S. (En Tol Sarmiento)

Compositor: Não Disponível

Hainbeste gauza esan nahi dizkizut denbora gutxian
Azkeneko urteetan niretzat gorde ditudanak
Iluntasunean zu izan zinen nire egunsentia
Aireratzeko behar nuen haize bolada

Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia
Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean
Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia
Maite zaitudalako nire ondoan

Nagusiegi sentitzen naizenean agertzen zara
Gogoratzeko non dagoen izan ginen umea
Orain arte bidea batera egin dugun bezala
Eskutik helduta sortuko dugu unibertso bat

Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia
Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean
Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia
Maite zaitudalako nire ondoan

Ekaitzaren erdian aterperik onena
Lortu nuen zure besoetan
Momentu zailenetan zein une goxoetan
Hor zaude zu nire alboan

Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia
Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean
Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia
Maite zaitudalako nire ondoan

Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia
Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean
Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia
Maite zaitudalako nire ondoan

©2003- 2024 lyrics.com.br · Aviso Legal · Política de Privacidade · Fale Conosco desenvolvido por Studio Sol Comunicação Digital